XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) gero segi dezala nahi badu, ematxarren faboretan betiko ergelkeriak esaten.

Hizketan ikasi baino lehen, nobelagile bihurtuko baitzaizkigu guri bestenaz, zenbait idazlesa pinpirin.

Federikok esanen luken gisan: herri honen izpirituaren prostituzioa, deusek ez baitu hizkuntzaren prostituzioak baino hobeki erakusten.

Ixiltzera nian.

Ez dinat bestenaz gauz onik esanen, eta ixiltzera nian!

Ez.

Gezurra.

Oraindik ez nian ixiltzera.

Ahaztu zitzaidanan iaia, baina, badinat oraindik beste zerbait esateko.

Eraman nionan hire mandatua Maiteri, eta bertan ireki zinan nere aurrean, eta baita jantzi eta ikusi ere.

Aukeran ttikisko gelditzen ote zitzaion, hasi hunan, niri iritzi eske, erkotx antza dun baina egiten zuela.

Nik ezetz: Erkotxa? Ze behar din erkotxa, neska! Ederki daukan da!.

Badakin ze kapritxosa den.

Ez hire koinata delako, baina, bai kapritxosa eta pantasiosa, emakumea!

Larruzko gonamotxa bidali hionanean ere halaxe hasi hunan: nik ez dinat hau ibiltzeko kararik, neska!

Hik ba al dakin ze lotsa!

Hain dun motxa, izan ere!".

Eta gero hantxe ibiltzen hunan, inork ez bezalakoak balitu bezala, izter guziak agerian zituela.

Pantasi politta ibiltzen zinan ba, mutil guziak atzetik arrixtuka zituela.

Hori dun pantasiosa, hori, txula harroputz hori!

Etzaionala deus esan gero, horixe aski liken eta nerekin sekula guziko haserretzeko!

Hurrena arte, Maria.

Eta barka, literaturari buruz gauza asko aipatu gabe utzi badinat.

Gogoak hala ematen badit, hurrengo batean zerbait gehiago esanen dinat.

Konforme?